Hernaniarrak izan dira onenak Zurriolako lehian
Gipuzkoako I. Hondartza Boleibol Txapelketa mistoa antolatu du federazioak. Lau jokalarik osatutako bederatzi taldek parte hartu dute, lau igandetan banatutako lehian. Hernaniko hiru taldek jokatu dute txapelketan eta, horietako bik lehen postuak bete dituzte; Hernani A eta Hernani C. Talde Txapeldunak norgehiagoka bakarra galdu zuen. Giro aparta eta ikusleak ez dira falta izan eta, arrakastaren ondorioz, datozen urteetan ere antolatzeko asmoa dute.
SAILKAPENA:
- Hernani A: 15 puntu.
- Hernani C; 14 puntu
- Suministros Añorga: 13 puntu.
- Internacional: 13 puntu.
- Herboristeria Paki: 12 puntu.
- Gogoak: 12 puntu.
- Txider: 11 puntu.
- Hernani B: 10 puntu.
- Taboo: 4 puntu.

