Herritar suminduek manifestazioa egingo dute igandean
Maiatzaren 15eko mugimenduak manifestazioak egingo ditu hainbat hiriburutan, asteburuan. Mugimenduarekin bat egiten duten Donostiako kanpaldiko kideek iganderako egin dute deia. Hala, ekainaren 19an, 19:00etan irtengo da manifestazioa Bulebarretik.
Mugimenduko kideen ustez, herritar guztiek izan beharreko hainbat eskubide ez dira betetzen; hala nola, etxebizitza eskubidea, lana, kultura, osasuna, hezkuntza… “Egungo gobernu eta ekonomia sistemak ez ditu behar horiek betetzen eta oztopo baino ez dira gizartearen hobekuntzarako”. Horregatik eta arrazoi gehiagorengatik, manifestazioa egingo dute herritar suminduek igandean.
