Epaiketa politikoen kontrako manifestazioa, uztailaren 2an
‘Epaiketa politikorik ez, aterabideak aurrera’ izango da manifestazioaren leloa
Batasunaren Mahai Nazionala berriro osatu nahi zutela eta ETAren esanetara ari zirela egotzita, astelelehenetik aurrera epaituko dituzte 2009ko urriaren 13 atxilotu zituzten Arnaldo Otegi, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto, Txelui Moreno, Rafa Diez, Manel Serra eta Amaia Esnal.
«Giza eskubideen, adierazpen askatasunaren eta elkartzeko eskubidearen aurkako urratze nabarmena» dela salatzeko, herritar talde batek manifestazio nazionala deitu du uztailaren 2an. 17:30ean hasiko da, Antiguako tuneletik, eta Bulebarrean amaituko da.
Epaiketa politikorik ez, aterabideak aurrera izango da manifestazioaren leloa.