Jon Txakartegi altzatarra (Argazkia: Iraurgi)
Lagun Aro Gipuzkoa Basketek eta Jon Txakartegik akordio berria itxi berri dute. Hala, beste denboraldi batez, Azpeitiko Iraurgi taldeko entrenatzaile lanetan jarraituko du Txakartegik. Jon Txakartegik 34 urte ditu eta Altzakoa da. Laugarren denboraldia izango du hurrengoa Iraurgirekin, 2008 urtean iritsi baitzen klubera, EBA mailan zegoela. 2003-2008 urteen artean Hondarribia Irun emakumezkoen taldeko entrenatzailea izan zen.