Dean Warenham eta Vivian Girls ere izango dira hondartzan
Jazzaldian, hondartzako egitarauan zegoen hutsunea bete egin dute jada. Uztailaren 22an Dean Wareham (00:30) eta Vivian Girls (21:30) izango dira Zurriolako agertoki berdean. Bi talde hauekin, hondartzako eszenatoki handien joko duten taldeen zerrenda osatu dute antolatzaileek.
Warenham AEBetako musikari bat da. 80ko hamarkadan Galaxie 500, Luna eta Dean & Britta proiektuen liderra izan zen. Orain Warehamek Galaxie 500 taldearen doinuak berreskuratu ditu: Temperature’s rising, Fourth of July, Hearing Voices, Tugboat… Dean Wareham plays Galaxie 500 izena du bere talde berriak. Britta Phillips baxu jotzailea eta Jason Lawrence bateria jotzailearekin igoko da eszenatokira.
Brooklynetik etorriko dira Vivian Girls. Ordenagailuetatik ateratzen den musikaz nazkatuta, lokal batean sartu ziren punka egitera.Hirukotearen hirugarren diskoak, ‘Share the joy’, harrera bikaina izan du kritikoen eta New Yorkeko underground rockaren adituen artean.
Agertoki berdeko egitarau osoa beraz horrela geratuko da: uztailaren 21ean, B.B. King eta Staff Benda Bilili; uztailaren 22an, Dean Warenham Plays Galaxie 500 eta Vivian Girls; uztailaren 23an, Cut Copy eta Christal Fighters; eta uztailaren 24an, Jackson Browne eta Dawes.


