Easo Pastas Arruabarrena taldea omenduko dute larunbatean
Gizonezkoen senior taldea Lehen Mailako txapelduna izendatu dute eta afaria egingo dute ospatzeko
Easo Saskibaloi Taldeak afari omenaldia egingo du larunbatean. Hala, klubeko Easo Pastas Arruabarrena taldeak egindako denboraldi borobila ospatuko dute. Izan ere, gizonezkoen senior taldea, Lehen Mailako txapelduna izendatu berri dute. Txapeldunen aitzakian, Askatuak taldearen elkartean bilduko dira, taldekideak omentzeko. EBA Mailara igotzeko zorian ere egon zirelako.
Bide batez, Estudiantesek fitxatutako Dario Brizuelari ere omenalditxoa egingo diote, bera ere, Easoko jokalaria izan baita azken zortzi urteetan. Gainera, Jose Manuel Calderón campuserako deitu dute Brizuela. Hau da, Espainiako Saskibaloi Federazioaren hobekuntza programara. Estatu mailan campus garrantzitsuenetakoa da. Beraz, Brizuelarentzat oso aukera ona izango da. Extremaduran izango da campusa, ekainaren 26tik uztailaren 2ra bitartean. Easok argi utzi du, bere webgunean, oso harro dagoela bere jokalariaz, eta pena ematen badio ere, aurrerantzean zorterik onena opa diola.


