Medikuntza jardunaldiak antolatu ditu Gipuzkoa Basketek, udako ikastaroetarako
Laugarren urtez jarraian, Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroekin bat egingo du Lagun Aro Gipuzkoa Basketek. Hala, IV. Medikuntza jardunaldiak, prestaketa fisikoa kirolean eta saskibaloian izeneko jardunaldiak antolatu ditu. Miramar Jauregian izango da hitzaldia, larunbatean, 08:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara. GBCko mediku eta laguntzaileek zuzenduko dituzte jardunaldiak. Bertan parte hartu nahi dutenek, hona idatzi behar dute: udaikastaroak@ehu.es.


