Bilduk Espainiako Erregearen koadroa kendu izana salatu du Gascok
PSE-EE alderdiak prentsara bidalitako oharraren arabera, udalbatzar aretoan zegoen Espainiako Erregearen koadroa kentzea erabaki du Bilduk, eta, hala egin du. Erabaki horren aurka agertu da, sozialisten bozeramailea den Ernesto Gasco. “Legea betetzeko dago, gustuko dugunean eta gustuko ez dugunean”, adierazi du Gascok. Izagirrek 27 botoetatik 8 bakarrik lortu zituen alkate izateko eta ez dit erabakiaren berri ere eman”. Oraindik datarik ez duen hurrengo plenoan, legea betetzeko eta egindakoa atzera botatzeko eskatuko dute sozialistek.