Gaur ere beroa nagusi
Euskalmet, Euskal Metereologia Agentziaren arabera, gaur ere beroa egingo du egun osoan. Eguzkiak eta hego-haizeak berotzen jarraituko dute, eta termometroak 40 ºra gerturatuko dira. Arratsaldean, hego-haizeak gogor joko du kostaldean. Gainera, beroaren ondorioz, trumoi-lainoak garatuz joango dira eta iluntzean zaparradak egon daitezke. Bihar, ordea, zeru tristea izango da nagusi eta euri zaparradak ere egon daitezke.