Harrobiko teknikariak prest
Realeko beheko talde guztietako arduradunen zerrenda zabaldu du klubak, bere webgunearen bidez
Talde teknikoak:
Ohorezko Jubenilak.
-Entrenatzailea: Iñigo Cortes.
-Bigarren entrenatzailea: Imanol Alguacil.
-Prestatzaile Fisikoa: Oier Agirrezabalaga.
EASO.
-Entrenatzailea: Jagoba Arrasate.
-Bigarren entrenatzailea: Iñigo Agirrezabala.
-P. Fisikoa: Etor Reguera.
Kadete, Euskal Liga.
-Entrenatzailea: Iñaki Satrustegi.
-Bigarrena: Igor Arcos.
-P.Fisikoa Oier Agirrezabalaga.
Kadete, Ohorezko Liga.
-Entrenatzailea: Jon Mikel Arrieta.
-Delegatua: Miguel Díaz.
-P. Fisikoa: Etor Reguera.
Ohorezko Haur Maila.
-Entrenatzailea: Oscar Peregrina.
-Bigarrena: Egoitz Ugartemendia.
Haur Maila Txikia.
-Entrenatzaila: Beñat San Jose.
-Delegatua Agustin Gajate.
Alebinak.
-Realak ez du talderik, baina maila honetako arduraduna Bixen Calzon da. Bere laguntzaileak Jokin Moreno eta Aitor Gisasola izango dira.
Realeko gizonezkoen lehen taldeaz gain, harrobiko taldeek ere prest dituzte euren teknikariak. Klub txuri-urdinak gaur goizean zabaldu du, bere webgunearen bidez, harrobiko teknikarien zerrenda. Aldaketak egon diren arren, Bittor Alkizak jarraituko du arduradun nagusia izaten. Datozen bi denboraldietarako berritu baitu kontratua, 2013ko ekaina arte. Gainera, berarekin jarraituko dute, orain arte ondoan izan dituen laguntzaile guztiek: Luki Iriarte, Jose Luis Agirre, Xabier Lizaso eta Alfonso Azurza.
Entrenatzaile berrien artean, bereziki bat aipagarria da. Izan ere, Imanol Alguacil bigarren entrenatzaile postuan itzuliko da Realera, Ohorezko Jubenilen taldean. Imanol oriotarra da eta 39 urte ditu. Zazpi denboraldiz, lehen taldeko jokalari txuri-urdina izan zen; 1990eko hamarkadan. John Toshack entrenatzaileak igo zuen lehen taldera, 1991-92 denboraldian. Bere futbolari profesional ibilbidea, 2000. urtean bukatu zuen, azken bi denboraldietan Villarrealekin jokatu ostean. Gero, entrenatzaile titulua atera zuen. Hala, joan den denboraldian, Zarauzko talde jubenila entrenatu zuen, Espainiako Ligan. Beraz, Hamahiru urte eta gero, Zubietara itzuliko da Imanol, eta Iñigo Cortes eta Oier Agirrezabalagarekin batera egingo du lan.
Sanse, berdin
Sanseri dagokionean, futbol profesionalaren menpe dagoen arren; harrobiko prestaketaren azken koska da. Bertan, Meho Kodrok jarraituko du arduradun nagusi gisa. Asier Santana izango da bigarren entrenatzailea eta Juan Carlos Samaniego, prestatzaile fisikoa.
Asteburu honetan bertan Realeko jokalari gazteenek euren abileziak erakutsi dituzte. Izan ere, talde alebinak, Espainiako Blue BBVA Futbol 7 txapelketan parte hartu du. Bertan, lehen fasean kanporatua izan den arren, harrobia badagoela erakutsi dute. Izan ere, Vila Real eta Sevillari irabazi zioten, 1-0eko emaitzarekin. C multzoko hirugarren sailkatua izan zen Reala. Hala, bere multzotik, Bartzelonak eta Malagak egin zuten aurrera.
Lehen taldea, laster lanera
Realeko lehen taldearen denboraldi aurreko partidak ia guztiz erabakiak daude. Montanierrek uztailaren 7rako deitu ditu jokalariak, 10:00etan, entrenatzeko. Hortik aurrera, sei aste eta erdi izango dituzte prestatzeko, Liga hasi arte; abuztuaren 20ko asteburuan. Lagunarteko lehen partida, uztailaren 16an jokatuko dute, Beasainen, bertako taldearen aurka.
Bestetik, jakina den moduan, Astore utzi eta aurrerantzean Nike izango da Realaren ekipazio ofizialen marka. Bihar arratsaldean argituko da misterioa, datorren denboraldiko kirol jantzia aurkeztuko baitute, 20:00etan, Miramon Teknologia Parkean.