Apaiztu zireneko urteurrena ospatuko dute Munillak eta Setienek
Bihar, San Pedro egunez, Jose Ignacio Munilla gotzainak eta Jose Maria Setien gotzain emeritoak apaiztu zireneko urteurrena ospatuko dute. Elizkizuna 19:30ean izango da Artzain Onaren katedralean, eta Munillak zuzenduko du. Egungo gotzainak 25 urte beteko ditu egun horretan apaiz gisa; Setienek, berriz, 60. Aita santuak ere 60 urte egingo ditu apaiztu zela.