‘Errimaia’ aldizkariak Jesus Mari Alquezar agurtu du bere azken zenbakian
Jesus Mari Alquezar omendu du Vasco de Camping Elkarteak argitaratzen duen Errimaia aldizkariak. Ez da harritzekoa, aldizkariaren lehenengo hamar orriak presidente ohiari eskaintzea. Izan ere, Alquezarrek 40 urtez egin du lan klubarentzako, ordainsaririk jaso gabe. Gainera, azken 24 urteetako presidentea izan da. Hala, berak idatzi du aldizkariaren editoriala, Ziklo amaiera. Agur modura titulutzat duen artikuluarekin. «Harro nago donostiarrek hainbeste maite duten erakunde honi zerbait emateagatik», aipatu du Alquezarrek testuan. Ondoren, klubeko hainbat lagunek lerro batzuk eskaini dizkiote. Elkarrizketa zabala ere egin diote eta, bertan, bere bizitzako unerik hunkigarrienak aipatu dituzte. Azkenik, lekukoa Txema Garairi eman dioela ere aipatu dute. Betiko moduan, klubaren ibilaldiek eta erreportajeek bete dute aldizkaria. Errimaia, Vasco de Campingen Groseko egoitzan eskuratu daiteke.