Vasco de Camping, Prim kalera
Vasco de Campingek Errimaia aldizkarian azaldu duenez, egoitza berri baten jabe egin da. Izan ere, Donostiako Udalak apirilean klubari beste egoitza bat kudeatzeko aukera eman zion. Hala, aurrerantzetan, txukuntze lanak bukatu ostean, Gros utzi eta Erdialdeko Prim kalera igaroko da. Egoitza berriak 100 metro koadro ditu, baina erabateko berrikuntza lanak egin beharko dituzte. Klubaren arabera, zuzendaritza berria bazkideen aholkuak jasotzen ari da.