Padura eta Martinez Espainiako Txapelketan lehiatuko dira
Fortunako Maria Jose Padura eta Pablo Martinez egungo Euskadiko txapeldunak dira. Denboraldi bikaina osatu berri dute eta, horri esker, Espainiako Txapelketan parte hartzeko txartela lortu dute. Lehen Mailan lehiatuko dira, sable modalitatean. Txapelketa Alcobendasen (Madril) izango da eta, horrekin itxiko dute denboraldia. 24 lagunek parte hartuko dute eta, Padura eta Martinez izango dira euskal ordezkari bakarrak.