Mikel Alkorta Euskadiko Sega Txapelketako finalean lehiatuko da
Mikel Alkorta egiatarra Euskadiko Sega Txapelketaren finalerako sailkatu da; berarekin batera arituko dira, Arkaitz Arteaga, Jon Kanflanka eta Juanjoxe Lizaso.
Euskadiko Sega Txapelketako finalerdiak jokatu zituzten Aizarnan, larunbat arratsaldean. Zortzi segalari aritu ziren lehian, eta eskarmenturik handiena dutenek lortu zuten finalerako txartela: Mikel Alkorta egiatarra, Arkaitz Arteaga, Jon Kanflanka eta Juanjoxe Lizaso. Datorren igandean jokatuko dute finala, Oiartzungo Pikoketan.
Finalerdi bakoitzean lau segalarik jardun zuten, eta ordu erdiko lana egin behar izan zuten, ahalik eta belar kilo gehien ebakitzeko helburuarekin.
Lehen finalerdian, honela geratu zen sailkapena:
1. Arkaitz Arteaga (Baliarrain): 1.106 belar kilo
2. Jon Kanflanka (Leitza): 1.079,5 belar kilo
3. Jon Intxaurbe (Zeanuri): 924,5 belar kilo
4. Iban Pardo (Zestoa): 774,5 belar kilo
Bigarren finalerdian, berriz, honela geratu zen sailkapena:
1. Juanjoxe Lizaso (Asteasu): 1.174,5 belar kilo
2. Mikel Alkorta (Donostia): 1.119,5 belar kilo (-20 kilo)
3. Etxeberria (Amasa): 1.070 belar kilo
4. Gorka Larrañaga (Otxandio): 676 belar kilo
Juanjoxe Lizasok hartu zuen probaren burua hasieratik, eta berak ebaki zituen azkarren hiru sailak; gainera, laugarrenaren zati bat ere ebaki zuen. Mikel Alkorta eta Jokin Etxebarria aritu ziren bigarren txartelaren atzetik, baina Alkorta aritu zen saio osoan aurretik, eta, hiru sail eta laugarrenaren maila pare bat ebaki zituen. Gorka Larrañagak estreinaldia izan zuen Euskadiko Txapelketan, eta txandako laugarrena izan zen. Mikel Alkorta izan zen gainera, puntu bateko zigorra jaso zuen bakarra. Ondorioz, 20 kilo kendu zizkioten, azken belar kilo kopuruan. Zigorra, ordea, ez zen oztopo izan, finalerako sailkatzea lortzeko.