Galiziar festa antolatu dute Martutenen
Olagarro usaina nagusituko da, igandean, Martuteneko Arantzazuko Ama Ikastolako jolastokian. Martuteneko Jai Batzordeak Galiziar festa antolatuko du. 11:00etatik 21:00ak arte, olagarroa, enpanada eta antzekoak dastatu ahal izango dira. Auzoa girotzeko, gainera, egun osoan zehar gaitajoleak ibiliko dira ingurua alaitzen. Umeentzako gaztelu puzgarriak izango dira.
Igandeko festan bildutako sosak urriaren 12an, Pilar egunaren baitan, antolatzen dituzten auzoko jaiak prestatzeko bideratuko dituzte.


