Hiru urrezko dominekin itzuli da Oribe
Berlinen jokatutako Igeriketa Paralinpiarreko Europako Txapelketan, hiru urrezko domina eskuratu ditu Richard Oribe donostiarrak. Zehazki, 50, 100 eta 200 metro libreetako lehietan igo da podiumera Oribe, S-4 modalitatean. Javier Aymerich entrenatzailearen laguntzarekin, Londresko Olinpiar Jokoetarako egiten ari den prestakuntza bide onetik doa, zalantzarik gabe.