Urrea eta zilarra jantzi ditu Saiesek
Ur lasaietako Espainiako Piraguismo Pista Txapelketa jokatu zuten asteburuan, Galizian. Bertan, abuztuan Hungarian jokatuko den Munduko Txapelketarako txartelak zeuden jokoan. Pontevedrako Verducidoko pistan izan zen lehia eta Ekaitz Saies donostiarrak bi domina eskuratu zituen, K-1 modalitatean. Zehazki, urrezko domina jantzi zuen 200 metroko proban, eta zilarrezkoa, 500 metrokoan.