Geisa Oliveirak EHU Ibaetan jokatuko du
Jakina da EHU Ibaeta saskibaloi taldeak arazo ekonomikoak dituela. Emakumezkoen Espainiako Bigarren Mailan lehiatzen da taldea, baina iazko denboralditik babeslerik gabe dago. Hala ere, fitxaketa bat egin dute, datorren denboraldiari begira: Geisa Oliveira, 31 urteko brasildarra. Pibot bezala jokatzen du eta jokalari aski ezaguna da bere mailan, hainbat taldetatik igaro baita. Bestetik, Raquel Herrerak bere kontratua berritu du beste urtebeterako. Herrera pibota da eta iaz iritsi zen EHU Ibaetara.