Donostiarra, iazko Gipuzkoako Traineru Txapelketan (Argazkia: Mikel Goñi)
Gipuzkoako traineru txapelketa egongo da jokoan, uztailaren 13an, 18:30ean, Kontxako Badian. Bertan, hamabost traineru lehiatuko dira, bost txandatan banatuak. Lehenengo bi txandak, emakumezkoenak izango dira; lehenengoan, Orio eta Hondarribia. Eta hurrengoan, San Juan, Zumaia eta Getaria-Tolosa. Hurrengo hiru txandak gizonezko koadrilek osatuko dituzte. Lehenengoan, Getaria, Trintxerpe eta Hibaika; bigarrenean, Orio, Donostiarra eta Zarautz; eta azkekoan, berriz, San Juan, Hondarribia, Zumaia eta San Pedro.
Iaz, Hondarribia izan zen gizonezkoen traineru txapelduna (20:05:68), eta San Juan Bigarrena izan zen, hiru segundora. Donostiarra, berriz, zazpigarren postuan geratu zen. Aurten ere, ez du lan erraza izango Donostiako traineruak. Emakumezkoetan, Zumaia izan zen nagusia iaz (24:22:32). Getaria izan zen bigarrena.