Jaiak, Katalunia plazan berriro
Zipotzek eta Legamik Groseko jaien pregoia bihar irakurriko dute; auzoa igandea arte alaituko dute
Azkeneko urteetako etenaren ondoren, bihar hasiko diren Groseko jaiek bere agertoki nagusia berreskuratuko dute. Obren ondoren Katalunia plaza izango baita, berriro, festetako kontzertu eta bestelako ekimenen egoitza nagusia. Horien artean izango da, gaur, Zipotzek eta Legamik egingo duten pregoiaren irakurtzea.
Beste hamaika konturen artean, Hipo eta Tomaxen Beldurren etxea antzezlana izango da txikienentzako lehen ekitaldia, eta jaien bukaeran Patata Tropikalak Amona Joxeparen istorioak kontatuko dizkie. Beste adinetako pertsonek ere izango dute zer gozatu Groseko jaietan; Jai Batzordeko kideek, ahalik eta pertsonens gehienen gogoa asebetetzeko.
Osteguna 14
17:30. Zirku Ginkana, Katalunia plazan hasita.
18:00. Hipo eta Tomaxen Beldurren etxea antzezlana, Katalunia plazan.
19:00. Pregoia eta, ondoren, buruhandi eta erraldoiak.
20:00. Mariaren Bihotza abesbatzaren emanaldia, Okendo kultur etxean.
21:00. Trikipoteoa.
21:30. Kontzertuak, Kalatunia plazan; Ras Lujah, The Hostile eta Xalbala.
Ostirala 15
12:00. Erraldoi eta buruhandiak.
12:00. Gazte txupinazo.
14:00. Koadrilen bazkaria.
17:30. Koadrilen kalejira, Elektrotxarangarekin.
17:30. Haurren danborrada.
18:00. Pala eta pilota txapelketa, Sagueseko frontoian.
19:00. Haur jolasak, Txofren.
20:00. Sardin jatea, zezen suzkoa eta karaokea, Txofren.
21:30. Kontzertuak, Katalunia plazan: Arramazka, Anje Duhalde eta 3Gabe2.
Larunbata 16
(Egun osoan, surf eta body-board txapelketa, Zurriolan; eta marrazki erakusketa, Txofren).
11:00. Xakea, Txofren.
13:00. Futbito txapelketaren finala.
16:00. Mus txapelketa, Artetxe Gudalburuaren kalean.
17:00. Buruhandi eta erraldoiak.
17:30. Haur jolasak, Txofren.
18:30. Helduen danborrada.
19:00. Ekuador eta Boliviako Renacer musika eta dantza taldea, Txofren.
20:00. Ibero-Amerikako jakien dastatzea, Txofren.
21:30. Kontzertuak Katalunia plazan: Skakeitan, Itziarren Semeak eta Dixebra.
Igandea 17
(Egun osoan, surf eta body-board txapelketa, Zurriolan; eta artisauak, San Frantzisko kalean).
09:30. Diana.
11:00. Elkarteen arteko marmitako lehiaketa
11:45. Txalaparta, Katalunia plazan.
12:00. Txakur erakusketa eta paella pintxoak, Txofren.
12:00. Sagardo dastatzea eta Euskal dantzak, Katalunia plazan.
13:00. Aizkolariak, Katalunia plazan.
14:30. Bertso bazkaria, Txofren.
16:30. Poker txapelketa, Txofren.
17:30. Triki bertso poteoa.
18:00. Lore Power antzezlana, Katalunia plazan.
19:00. Amona Joxeparen istorioak , Katalunia plazan.
20:00. Sardin jatea eta erromeria, Katalunia plazan.
21:00. Zezen suzkoa.
24:00. Jaien amaiera.