Orfeoia Frantziako Choregies d’ Orange jaialdian izango da
Beethovenen ‘Bederatzigarrena’ interpretatuko du Tolosako (Okzitania) Orkestrarekin
Donostiako Orfeoiak Frantziako Choregies d’Orange jaialdiaren 40. ekitaldian parte hartuko du larunbatean. Tolosako (Okzitania) Orkestrarekin batera izango da, Tugan Sokhiev-en zuzendaritzapean. Kontzertuan Beethovenen Bederatzigarrena interpretatuko dute.
Lehen aldiz, 2008an
Orfeoiak bigarren aldiz parte hartuko du Orangeko leihaketan. 2008an joan zen lehen aldiz. Orduan Verdiren Requiema abestu zuen. Emanaldi hartan ere Tolosako Orkestrarekin interpretatu zuten. Hiru urteren ondoren, Orfeoiak Beeethovenen omenez egindako bi orduko gau berezian parte hartuko du.
Choregies d’Orange lehiaketa 1969an sortu zuten. Frantziako zaharrena da. Kontzertu handienak atari zabalean egiten dira, hiriko antzoki erromatarrean. Akustika bikaina duela diote, horma akustikoak bere horretan irauten duelako. Izan ere, historiako gorabehera guztiei hoberen aurre egin dien eraikina da. Guztira 8.600 ikuslerentzako edukiera du. Augustoren garaiko antzokia da, eta bertan abestu dute munduko artista liriko handienek.