Udako lanek ekarritako arnasaldia
Maiatzeko beherakadari helduta azken hilabetean ere behera egin du hiriko langabe kopuruak. Sasoiko lanpostuek esker 417 donostiarrek lana aurkitu dute; baina, oraindik ere, beste 9.885ek bila jarraitzen dute.
Bigarren hilabetez jarraian, behera egin du langabeziak, udako hilabeteetan ohikoa den moduan. Enplegu Zerbitzu Publikoak aste honetan ezagutzera eman duenez, 9.885 donostiarrek lan aukera bat noiz agertuko izena emana dute Lanbideren zerrendetan. Hau da, hiriko biztanleria aktiboaren –16 urtetik gora izan eta lan egiteko prest dauden hiritarrak– %10,4 daude lanik gabe Iazko ekaineko datuekin alderatuta, ordea, langabeziak ez du hobera egin; orduan baino 793 langabe gehiago baitaude. 12 hilabetetan, beraz, %8,72 hazi da.
Hego Euskal Herrian errepikatu den beherakada da. Gipuzkoa urte hasierako datuetara itzuli da, 1996tik izan den jaitsiera handiena jasan ondoren. 1.363 lagunek lana aurkitu dute ekainean, eta horien ia herena, donostiarrak dira. Izan ere, 417 donostiarrek lanpostua eskuratu baitzuten joan den hilean.
Udako denboraldiko lanaren ondorio izanik, datu positibook urteko sasoi honetan errepikatu ohi dira. Hirugarren sektoreko lanpostuak gehiengo dira hirian, eta hala gertatzen da eskariarekin ere: langabezian dauden lautik hiru zerbitzuetan jardun nahi du. Zorioneko izan diren 417 donostiarren gehienak ostalaritza eta merkataritza postuetan ari dira. Ekainean langabe izateari utzi zioten hamarretik ia bederatzik, hain zuzen ere.
Gainontzeko sektoreei dagokienez, joera bera jarraitu dute gehienek; hazi den bakarra aktibitaterik gabekoa –lan generikoak egiten dituzten prestakuntzarik gabeko pertsonek osatua– izan baita. Hala ere, lau lagun besterik ez dira aurretik zeudenei batu, eta guztira, 601 zenbatu dituzte. Lehen sektoreak, industriak eta eraikuntzak, Hurrenez hurren behera egin dute 6, 24 eta 27 langabe gutxiago baitituzte.
Iazko datuekin alderatuz gero, industria da kopurua murriztu duen bakarra. Duela 12 hilabete 1.045 baziren, ekainaren 30ean, 1.022 zenbatu zituzten.
Gazteenak, zorioneko Langabetuen profilari dagokionez, zenbatekoetan dago aldaketa bakarra. Zerbitzuetan lan bida dabilen 25 eta 45 urte arteko emakumezkoa izaten jarraitzen baitu. Lana aurkitzeko izena eman dutenen artean, emakumezkoek gehiengo izaten jarraitzen dute, eta gizonekiko aldea ia bikoiztu egin da urtebetean. Iaz, 4.742 emakumezko eta 4.350 gizonezko ziren, hau da, 392 emakume gehiago zeuden. Aurtengo kopuruak, aldiz, 5.269 eta 4.616 dira, hurrenez hurren; eta ondorioz, 653ra igo da aldea. Emakumezkoak kaltetuenak direla erakusten du ere, ekainean lana aurkitu zutenetatik, 297 gizonezko izateak. Adinaren arabera sailkatutako datuak begiratuz gero, jaitsiera nagusia 25 urtetik beherakoen artean izan dela ikus daiteke. Maiatzean 727 izatetik, 522 izatera pasatu dira. Hots, %29ko jaitsiera izan du. 25 eta 45 urte arteko tartean ere hobekuntza izan da, adin hauetako 143 langabe gutxiago baitaude. Azkenik, 45 urtetik gorakoen kopurua ere murriztu egin da, 69 lagunek lana aurkituta. Joerak aintzat hartuta, uztaileko eta abuztuko datuak ere onak izango direla aurreikus daiteke. Hala ere, sasoiko murrizketak igarota egoera ekonomiko kaskarrak egiaz emateko zer duen irailetik aurrera ikusiko da. AUZOZ AUZO- Altza. 1.508. (2010eko ekainean, 1.483)
- Antigua-Añorga-Ibaeta-Igeldo. 1.166 (1.050)
- Amara Berri. 1.152 (998)
- Intxaurrondo. 1.036 (997)
- Egia. 867 (767)
- Gros. 723 (697)
- Miramon-Aiete. 721 (626)
- Amara Osinaga-Loiola-Martutene. 718 (642)
- Erdialdea-Amara Zaharra. 648 (580)
- Bidebieta. 510 (484)
- Ulia-Ategorrieta. 497 (474)
- Parte Zaharra. 299 (292)
- Eskalantegi.0 (1)