Europako onenekin lehiatzen ari da EHU Ibaeta
Espainiako Bigarren Mailako Ligan jokatzen du EHU Ibaetak. Liga hasiera urrun dagoen arren, beste lehia batean sartua dago taldea; Europako unibertsitate arteko txapelketan. Aurtengoan, Cordobako unibertsitateak antolatu du eta gaurtik uztailaren 20a arte iraungo du. Guztira, 12 talde ariko dira lehian. Azu Muguruzak zuzentzen duen taldea indartsu joan da; iaz Espainiako unibertsitate talde onenaren saria eraman baitzuen.