Euskal musikak hiru egun hartuko ditu, bakarraren lekuan
Aste Nagusiko zortzi egunetan Saguesen egingo diren kontzertuetan euskal taldeei bakarra eskaintzea aurreikusita zuen aurreko Udal Gobernuak. Abuztuaren 18an, ostegunean, joko dute Zea Mays eta Esne Beltza taldeek.
Azken aldaketen arabera, orain hiru egunetan entzungo da euskara Sagueseko taula gainean; Berri Txarrak eta Su ta Gar taldeek hartuko baitute Melocos eta Mala Rodriguezen lekua. Honenbestez, abuztuaren 14ean, Berri Txarrakek joko du. Eta asteazkenean, Su ta Garrek.