Donostiarra Euskadiko Txapelketan lehiatuko da
Itsaso zakarra izan zen nagusi Kontxan, atzo arratsaldean jokatutako Gipuzkoako Traineru Txapelketan. Arraunlariek lanak egin behar izan zituzten olatuei aurre egiteko eta hiriko traineruari apostua ongi atera zitzaion. Izan ere, bandera Hondarribiak eraman zuen arren, Torrekua traineruak jaso zuen bere saria, Euskadiko Txapelketarako sailkatzea. Horixe izan zen jardunaldiko ezustekoa. Laugarren postuan geratu zen Donostiarra (23:48.28), Zumaia eta Orioren atzetik.
Euskadiko Txapelketan Lekeition jokatuko dute, uztailaren 25ean.
SAILKAPENA, GIPUZKOAKO TXAPELKETA:
1. Hondarribia 22:30.22
2. Zumaia 23:18.38
3. Orio 23:27.08
4. Donostiarra 23:48.28
5. San Juan 23:59.94
6. San Pedro 24:57.28
7. Zarautz 25:01.40
8. Getaria 25:30.02
9. Trintxerpe 27:15.14
10. Hibaika 28:10.28