Igandean etxean jokatuko du estropada Donostiarrak
Aurreko asteburuan atseden egin ostean, berriro ere KAE Ligari ekingo dio Donostiarrak. Larunbatean, 17:00etan, Orioko IV. Bixigu Festako bandera egongo da jokoan. Erlojupeko lehia izango da.
Igandean, etxean lehiatuko da berriro ere Torrekua trainerua. Estropada goizean izango da, 11:30ean. Ohiko lehia izango da eta larunbatean, lan ona eginez gero, berriro ere Ohorezko Txandan lehiatzeko aukera izango du Jose Ramon Mendizabalen koadrilak.
