Asteburu ona osatu du hiriko traineruak
Pasa den asteburuan, Orion eta Donostian izan ditu Donostiarrak KAE-1 Ligako estropadak. Orion, erlojupeko estropada jokatu zuten, ibaian, eta Torrekua ontzia bosgarren tokian geratu zen. Atzo, berriz, Kontxako badian jokatu zuten estropada. Berez ohiko lehia izatekoa zen, hiru txandatan banatua. Baina itsaso zakarraren ondorioz, erlojupekoa jokatu behar izan zuten; lehenengo sei traineru, minutu bateko tartean, bata bestearen atzetik, eta ondoren, hurrengo seiak. Donostiarrak laugarren denborarik onena egin zuen.
Sailkapen Orokorrean, Portugalete da liderra, 58 punturekin. Donostiarra, berriz, bosgarren postuan dago, 39 punturekin.
Orioko Bixigu Festako IV. Bandera, SAILKAPENA:
- Portugalete: 19:42.88
- Zierbena: 19:52.58
- Lekittarra: 19:55.46
- Santurtzi: 19:58.52
- Donostiarra: 20:08.62
- Zarautz: 20:14.32
- Santoña: 20:26.82
- Deusto: 20:33.36 5
- Hondarribia: 20:33.38 4
- Orio: 20:39.46 3
- Arkote: 21:02.12 2
- Getxo: 21:12.26
- Lekittarra: 23:39.55
- Zierbena: 24:13.59
- Portugalete: 24:22.14
- Donostiarra: 24:32.34
- Zarautz: 24:39.05
- Deusto: 24:59.81
- Santurtzi: 25:23.01
- Santoña: 26:01.50
- Arkote: 26:49.64
- Hondarribia: 27:14.97
- Orio: 27:28.83
- Getxo: 28:31.19
