Ikastxiki zirkuitua, Donostian bi egunetarako
Eskola kirol surf txapelketa, Zurriolan izango da asteartean eta
asteazkenean; asteburuan Muskizera joango da
Miarritzen abiatu zen Ikastxiki 2011, eskola kirol surf zirkuitua, apirilaren 23an. Ondoren, Zarautzen eta Sopelan izan zen, eta asteartean eta asteazkenean, Zurriolan jokatuko dute txapelketa. Asteburuan, berriz, Muskizeko La Arenara joango dira, eta abuztuaren 26an, Zarautzera itzuliko da, bertan bukatzeko.
Zurriolan gaur zen hastekoa Ikastxiki, baina itsasoaren egoera zakarraren ondorioz, egun batez atzeratzea erabaki zuten antolatzaileek. Hala, bihar eta etzi izango da lehia. Aurrez aurre, 60 surflari gazte inguru izango dira lehian. Zaharrenak 16 urtetik beherako mailakoak izango dira, eta, gazteenak, 10 urtetik beherakoak.
Bi egunetan, 9:00etan hasiko da txapelketa, beti ere, itsasoaren egoera ona den bitartean. Itsaso zakarra badago, baliteke lehia espigoi aldera hurbiltzea. Asteartean, 16 eta 14 urtetik beherako mailen lehia izango da, eta, asteazkenean, 12 eta 10 urtetik beherakoena.
Ikastxiki 2011, surf zirkuitua
Noiz. Asteartean eta asteazkenean, 9:30ean hasita.
Non. Zurriolan.
Mailak. Mutilak: 10 Azpi (Benjaminak), 12 Azpi (Alebinak), 14 Azpi (Infantilak), 16 Azpi (Open). Neskak: 10 Azpi (Benjaminak), 12 Azpi (Alebinak), 14 Azpi (Infantilak), 16 Azpi (Open).

