Mikel Azpillagaren margolanak eta erretratuak
Bere auzoan, Loiolan, egin zuten iaz haren azken koadroen erakusketa, omenaldi gisa. Bi urteren ondoren Kutxa Boulevard aretoan zintzilikatu dituzte Mikel Azpillaga (1952-2010) margolariaren lanak.
Bizitza osoa eman zuen pintatzen. «Beste ezer ez dakidalako egiten margotzen dut», esan zuen duela bi urte Ernest Lluchen egindako erakusketan. Askotariko teknikak erabili zituen. Pintura plastikoa, argizariak, olioa, akrilikoa, txapak… Margotzeko beharra sentitzen zuen eta hala pasatu zituen egunak. Bere etxean margotu ohi zuen. Kalean egindako argazkietatik edo familiaren argazki bildumatik berreskuratutako irudietatik abiatu ohi zen. Uztailaren 31 arte izango da egunero zabalik hari eskainitako erakusketa.