Portaletas taldea gustura dabil
Zokoako Ur Ikara elkarteak antolatzen duen Trophee Teink 2011 itsasaldia, astelehenean atera zen Bilbotik. Berez, Euskal Herriko kostaldea zeharkatzen duen zeharkaldia da eta sei etapek osatzen dute. Esan bezala, astelehenean abiatu zen Bilbotik Getxora, baina, itsasoaren egoera txarraren ondorioz, hurrengo bi etapak bertan behera uztea erabaki du antolakuntzak. Honakoak ziren egin beharreko etapak: Bilbo-Getxo / Getxo-Bermeo / Bermeo- Lekeitio / Lekeitio- Zumaia / Zumaia-Donostia / Donostia – Donibane Lohizune.
Hiru lagunek osatutako txalupek osatzen dituzte taldeak. Partaide gehienak Ipar Euskal Herrikoak diren arren, bada Donostiako talde bat. Portaletas izena du eta honakoek osatzen dute: Andoni Torres, Tomas Aldai eta Gotzon Urtizberea arraunlariek.
Irakasle lanetan
Hiru donostiarrak euren esperientzia kontatzen ari dira Facebook bidez. Bertan diotenaren arabera, gustura daude bizitzen ari diren esperientziarekin. Lehenengo etapan, esaterako, bosgarren denborarik onena osatu zuten. Pasadizoren bat ere utzi dute idatzita. Izan ere, denbora pasatzeko, Urtizbereak estroboak egiten irakatsi baitie partaideei.