Ongi etorria egin diote Realean ariko den Carlos Vela mexikarrari
Carlos Vela aurrelari mexikarra atzo gauean iritsi zen Donostiara. Gaur goizean mediku azterketa igaro ostean, ofizialki Realeko jokalaria bihurtu da. Arsenaletik utzita iritsi da urtebeterako, eta gaur, bere aurkezpena dela-eta, taldekideak ezagutu ditu.
Cancunen jaio zen Vela, 1989ko martxoaren 1ean. Guadalajarako beheko taldeetan jokatu zuen eta 2005ean Londreseko Arsenal taldeak fitxatu zuen. Espainiako ligak ere ezagutzen ditu. Izan ere, Salamanca eta Osasuna taldeetan jokatu baitzuen, Arsenalek utzita.
