Raul Neto brasildarrak kontratua sinatu du Gipuzkoa Basketekin
Raul Neto joko-antolatzaileak kontratua sinatu du GBCrekin datozen bost urteetarako. Brasilekoa da eta duela gutxi bertako selekzioarekin jokatu du. Hala, joko-antolatzaile bikotea osatuko du, Javi Salgadorekin batera. Zehazki, 17 urterekin egin zuen debuta profesionaletan Minas Tenis Club taldearekin. Egun, 19 urte ditu eta 1’84 metro neurtzen du. Netoren aurkezpen ofizialaren data datozen egunetan jakinaraziko du klubak.
Papamakarios eta Lorant
Klubak gaur arratsaldean eman dio ofizialtasuna Manolis Papamakariosen fitxaketari. Grezioakoa da, 31 urte ditu eta eskolta postuan jokatzeko du. Egunotan aurkeztuko dute. Peter Lorant pibot hungariarra ere taldetik hurbil dabil.
