Luis Goñi eta Irati Mendia izan dira uhartea zeharkatzen azkarrenak
Donostiako Atletikok antolatutako Santa Klara uhartearen XIV. zeharkaldian 350 igerilari baino gehiagok parte hartu zuten atzo. Maila bikaina eman zuten guztiek ere, 3.000 metroko ibilbidea osatuz. Gizonezkoetan, Luis Goñi Iradi izan zen txapelduna, 40’02’’ko denborarekin. Bere atzetik Jaime Caballero (40:03) eta Mikel Peñagarikano (40:26) geratu ziren. Emakumezkoetan, Irati Mendia izan zen onena (40:32) eta ondoren, Erin Densham (43:14) eta Nerea Murua (45:54) iritsi ziren. Txikien artean, Pablo Etxeberria eta Idar Urkiri izan ziren onenak.


