Summercup-en, seigarren postua
Txuri Berri emakumezkoen Curling taldea 2005ean osatu zuten, eta hainbat pauso eman ditu ordutik. Aurten, Espainiako Txapelketa irabaztea lortu du, eta ondorioz, abenduan jokatuko den Europako Txapelketan Espainia ordezkatuko du, erdiko mailan, B izenekoan. Aurretik, ordea, beste txapelketa batzuk jokatzeko aukera izango du, prestaketa moduan. Hilabete honetan bertan, Holandako Sweetlake Summercup-en izan da. Nazioarteko 18 talderen artean, seigarren postuan geratu dira donostiarrak, beraz, pozik itzuli dira.



