Kantu jira bihar Parte Zaharrean
Bihar hasiko diren Euskal Jaien barruan, kantu jira berezia egingo dute Erdialdeko eta Parte Zaharreko kaleetan barrena. Loiola kaletik irtengo dira, 12:00etan; eta kantu kantari joango dira partaideak Parte Zaharreraino.
