"Os vamos a quemar el portal"
Abuztuaren 31 kaleko 14 eta 12. atarietako bizilagunek pairatutako antzeko mehatxuak jaso dituzte Parte Zaharreko beste hainbat auzotarrek. Aipatutako atari horietako bizilagunek duela egun gutxi salatu zuten publikoki egunotan izandako erasoak; Narrika, San Jeronimo eta Juan de Bilbao kaleetako zenbait bizilagun antzeko egoeran daude orain. Hain zuzen ere, sakabanaketaren aurka balkoian zintzilik duten banderola kentzeko exijitu diete mehatxu gutunen bitartez. Sinadurarik gabeko eta gaztelera hutsean idatzitako gutunak honako hau dio: “Os advertimos que como no quiteis la bandera de los asesinos de la ETA del balcon os vamos a romper las cerraduras del portal, os vamos a romper el cristal y si no la quitais os vamos a quemar el portal de noche. Quedais advertidos [ETAko hiltzaileen banderola balkoitik kendu ezean, atariko zerrailak eta kristalak puskatuko ditugu eta gauez ataria erreko dizuegu. Ohartarazita zaudete]”
Mehatxu hauen aurrean, ostegunerako, irailak 8, manifestazioa deitu dute. Konstituzio plazatik irtengo da protesta, 19:30ean.
