Sutea izan da Martutenen
Martuteneko industrialdean, sutea egon da, etxebizitza bezala erabiltzen zuten lokal batean. Pertsona batek erredura arinak izan ditu eta beste hainbat intoxikatu egin dira kea arnastuta. Suhiltzaileek eta Ertzaintzak jakinarazi dutenez, sutea 9:00ak baino lehentxeago hasi da; antza denez, koltxoi batean. Bertan bizi direnak sua itzaltzen saiatu diren arren, oso azkar zabaldu da eta lokalaren ondoan dagoen altzari enpresa bati ere eragin dio.
