Urrezko aizkolarien lehian ariko da Olasagasti
Urrezko aizkolarien ligako hiru jardunaldi jokatuko dituzte aste honetan. Asteazkenean, Ordizian (19:00etan), Joxemari Olasagasti igeldotarra eta Iñaki Azurmendi izango dira aurrez aurre. Garaileak finalerdietara iristeko pauso garrantzitsua emango du. Ostegunean, Urdulizen (12:00etan), Olasagasti ariko da berriro lehian, Lopez Azpilikuetaren aurka. Larunbatean, berriz, Donato Larretxearen eta Jon Rekondoren txanda izango da, Leioan, 18:30ean.
Euskal Jaietako txapeldunak
Euskal Jaien ospakizunean, herri kirolek ez dute hutsik egin asteburuan. Euskadiko Txinga-Eroateko txapelduna Juanjoxe Agirregabiria izan zen (24 plaza). Euskadiko Trontza Txapelketan, Iñaki eta Josetxo Barberena (12:37 min.) eta Naia Larrañaga eta Olatz Bayer (4:56 min.) izan ziren garaileak. Lasto-jasotzeari dagokionean, Joxemartin Bustintza Tubi izan zen onena (24 jasoaldi).