Jolastokietako kroserako izen ematea zabalik dago
Altzako Jolastokietako jaien barruan, krosa egongo da jokoan, asteburuan. Partaideek sei kilometroko ibilbidea bete beharko dute, larunbatean, 17:30ean. Sailkapeneko lehen bost gizonezkoentzako zein emakumezkeentzako sariak egongo dira. Izen emateak Internet bidez egin behar dira, herrikrossa.com webgunean. Bestela, Laister kirol dendan, edota lasterketaren egunean bertan, izen emateko aukera egongo da.