Asier Zabaleta, erlijioaren kontraesanen inguruan dantzan
Erlijioak eta haien kontraesan garaikideak ditu ardatz Ertza konpainia garaikidearen lan berriak. Asier Zabaleta dantzari eta koreografo donostiarrak sortu du Act of God; irailaren 17an estreinatuko du Gazteszenan.
Eneko Gil, Noemi Viana eta Lorentxa Iturralde izango dira Zabaletarekin eszenatokian. Erantzunik bilatzeko beharrik gabe, galderak egitea du helburu dantza taldeak: «Gertaerak daude batetik, eta gertaera horien interpretazioa, bestetik. Gauzen zergatia haurren seta eta xalotasunarekin galdetzen dutenen begiradan kokatzen da Act of God».
Geure erantzukizunetatik askatzeko asmazioa ote da jainkoa? Beste norbaitengan sinestearen poderioz, geure buruengan ez sinestekoa?Gogoeta horiek guztiak jasoko dituzte ikuskizun berrian. ‘Ego-tik’, ‘Look’, ‘Ostrukarenzuloa’, ‘Zoo. Piztia trajedunak’ eta ‘Urrunetik ametsetan’ izan dira Asier Zabaletak azken urteetan aurkeztu dutuen ikuskizunak.