Euskal presoen eskubideen aldeko manifestaziorako deia egiten ari dira
Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa egingo dute Donostian, irailaren 17an, 17:30ean. ‘Egin dezagun bidea, eskubide guztiekin euskal presoak Euskal Herrira’ izango da lelo nagusia. Internet bidez zabaltzen ari diren bideoetan, zineko pertsonaia ezagunak ikus daitezke manifestaziorako deia egiten. Besteak beste, Monstruos SA pelikulako protagonistak manifestaziorako prestatzen ari dira.