Zinemaldiak lehen argazki lehiaketa antolatu du
Irabazleak amaiera festarako bi gonbidapen eskuratuko ditu; baita urteko argitalpenak eta beste hainbat produktu
‘Gure ikuspuntua badakigu zein den; zurea nahi dugu’ lelopean argazki lehiaketa prestatu du Zinemaldiak. Jaialdiaren Facebook orrialdearen bidez sustatuko dute proposamena. Bertan kontsultatu daitezke lehiaketaren oinarriak. Parte hartzeko epea irailaren 15ean hasiko da.
Irabazlea Zinemaldiaren Facebook orrialdean boto gehien jaso dituzten hamar argazkien artetik hautatuko dute. Jaialdiaren Miramar jauregiko amaiera festarako bi gonbidapen, Zinemaldiko produktu sorta eta urteko argitalpenak eskuratuko ditu irabazleak. Bi bigarren sari ere emango dituzte.