Sarrerak DVDak alokatzearen truke
Donostiako Zinemaldia, Gipuzkoako eta Arabako bideoklub talde batek, Bideogintzako Enpresen Elkarteak eta Bideogintza Sektoreko Handizkako Enpresarien Espainiako Elkarteak elkarri laguntzeko programa abian jarri dute. Irailaren 16a eta 24a bitartean egingo duten Zinemaldiarekin loturik izango da ekimen berria. Hitzarmenak Zinemaldiak eta Bideoklubek elkar sustatzea du helburu.
Hala, Zinemaldirako sarrerak erostearen truke, DVDak doan alokatu ahal izango dira hitzarmenean parte hartu duten bideoklubetan. Eta alderantziz ere; hau da, akordioan parte hartu duten bideoklubetan filmak alokatuta Zinemaldirako sarrerak emango dituzte doan (irailaren 12tik 16ra bitartean alokatuz gero). Donostian Kale Berriko Comercial Afede, Sekundino Esnaolako Videonet eta Bergara kaleko Euskalbideorekin sinatu du Zinemaldiak hitzarmena.


