Arzubialde Urgullen eta Rodriguez, Jolastokietan
Bi lasterketa jokatu dituzte asteburuan hirian. Batetik, Urgulleko igoera, eta bestetik, Jolastokietako krosa. Urgullen barrena 4,2 kilometroko bidea egin behar izan zuten eta Ion Arzubialde izan zen azkarrena, (14:50). Emakumezkoetan, Lurdes Oiartzabal izan zen lehena (18:34). Jolastokietan 4,2 kilometro izan ziren egin beharrekoak eta Iban Rodriguez izan zen txapelduna (14:26). Emakume azkarrena, berriz, Carmen Soler (17:30) izan zen.