Gipuzkoako txapeldun izendatu dute Olasagasti
Joxemari Olasagasti Maila Nagusiko Gipuzkoako Txapelketako garailea izan da. Bedaion jokatu zuten txapelketa, igandean. Aizkolari bakoitzak 10 enbor ebaki behar izan zituen: 4 enbor 54 ontzako, 4 enbor 60 ontzako eta 2 enbor 72 ontzako. Joseba Otaegik moztu zituen azkarren lehenengo lau enborrak, baina Igeldoko aizkolaria segituan hubildu zitzaion. Azkenean, Olasagasti txapeldun (30:19), 52 urterekin. Ondoren, Otaegi (32:54), Azurmendi (33:59), Mujika (36:03) eta Mugertza (38:27) geratu ziren.