Añorgako emakumezkoen futbol lehian Carlos Romero oroituko dute
Añorgako Rezola futbol zelaian Carlos Romero zenaren omenezko futbol txapelketa jokatuko dute igandean, 11:00etan. Txapelketaren helburua, «auzoan emakumezko futbolaren alde izugarrizko lana burututako Romeroren irudia omentzea izango da», dio klubaren webguneak. Duela 30 urte inguru, Carlos eta beste hainbat lagun, Añorgan emakumeek futbolean aritzeko zuten zaletasunaz ohartu ziren, eta egindako lanak auzoko emakumezkoen futbola maila gorenean kokatu zuen. Igandeko txapelketan bigarren mailan jokatzen duten hiru taldek parte hartuko dute; Añorgak Mondragonek eta Eibarrek.
