Hamar urteko kartzela zigorra jarri diote Diezi, eta zortzikoa Rodriguezi
Bateragune auziaren harira, Espainiako Auzitegitik atzo filtratutakoa bete da. Epaileek kartzela zigorrak jarri dizkiete Arnaldo Otegi, Rafa Diez (Aiete), Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez (Altza) eta Sonia Jacinto ezker abertzaleko kideei; ETAkoak izatea egotzita. Talde bat osatu zuten bostek, epaileen arabera, eta Otegi eta Diez ziren buruak. Hala, Otegi eta Diezi hamarna urteko espetxe zigorra ipini diete, ETAko buruzagitzat jota, eta zortzinakoa Zabaletari, Rodriguezi eta Jacintori, etakideak direlakoan. Txelui Moreno, Mañel Serra eta Amaia Esnal absolbitu egin dituzte.
