Pirinioetara egingo dute irteera añorgatarrek
Datorren astebururako, irailak 24-25, Pirineotara mendi irteera antolatu du Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak. Aisatik irten eta Aspe mendira igoko dira(2.645m). Pirinioetarako bidaia kotxez egiteko asmoa dute eta lo Aisako aterpean pasako dute gaua, 35 euroren truke. Izena emateko zerrenda Jolas Etxean jarriko dute, ostegunera arte. Informazio gehiagorako: 943 363791telefonoan edo idazkaritza@anorgakke.org emailean.


