Ostalariek greba egingo dute ostiralean
Langileen gehiengoa ordezkatzen duten sindikatuek hitzarmenaren blokatzea gainditu nahi dute.
Uztail amaieran egin zuten lan uztearen mehatxua, eta antza, aurrera jarraitzen dute asmoarekin. Gipuzkoako ostalaritza langileen gehiengo zabala ordezkatzen duten ELA, LAB, UGT eta CC.OO sindikatuek joan den asteazkenean egin zuten grebarako deia. Gipuzkoa osoko jatetxe, hotel, taberna, ostatu, egoitza eta ikastetxeetako 8.000 bat langileri eragiten die. 2011-2013 urteetarako ostalaritza lan hitzarmenaren negoziaketa blokatuta dagoela uste dute langileen ordezkariek, eta azken orduko aldaketarik ez bada, ostiralean itxi egingo dute.
Zinemaldia dela-eta hiria jendez beteta dagoela baliatu nahi dute indarra egiteko. Testuinguru horretan, gaur goizean lan uztearen berri eman dute, jaialdiak hartuta dituen bi gune nagusietan: Kursaal eta Maria Cristina hotela. Eguerdiko filma ikusteko ilaran zain zeudenek bozgorailuak behin eta berriro errepikatzen zituen leloak entzun dituzte, langileen ordezkariek hitzarmen duinaren aldeko mezua zuen pankarta eusten zuten bitartean. Grebaren aldeko paperekin batera, euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez aldarrikapenak azaldu eta eragozpenenagatik barkamena eskatzen zuten orriak ere banatu dituzte.
Kursaaletik Gipuzkoako ostalaritzaren ikurtzat duten Maria Cristina hotelaren atarian “luxuzko hotela eta miseriazko soldatak” oihukatu dute. Bertan ostatu hartua duten izarren eta zinema munduko kideen zain zeudenei botatako eskuorriek tirabira txikiren bat piztu dute. Auto gidariak eta azafatak kotxe gaineko paperak kendu, eta errespetua eskatu diete protestariei. Tentsiozko hainbat hitz gurutzatu besterik ez dira izan. Hoteleko langileek bere zereginekin jarraitu dute, sindikatuetako kideek pankarta zabaldu eta protesta egin duten bitartean. Handik, Gipuzkoako Ostalaritza Enpresarien Elkarteko presidente Mikel Ubarretxenak Parte Zaharrean duen jatetxearen aurrean kexatzera joan dira.
KPIa eragozpen nagusia
2010eko abenduaren 31n iraungi zen hitzarmena ordezkatzeko bilerak maiatzaren 10an hasi zituzten, eta oraingoz, zortzi aldiz elkartu dira. Azken bilera hilaren 7an egin zuten, eta datorren asteazkenerako duten hitzordua “jokua” dela uste dute langileen ordezkariek. LABeko Alaitz Jauregiren hitzetan, “greba mantendu egin dugu patronalak ez duelako Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) pareko igoera ere eskaintzen. Hori probokazio hutsa da”. Hau da akordiorako eragozpen nagusia, sindikatuetako kideek gutxienez hori nahi baitute, baina patronalak hiru urteko gorakada eskaintzen du: KPIaren erdia lehen urtean, %75 bigarrenean, eta %100 azkenekoan. Hala ere, Euskadiko Ostalaritza Elkarteak igandean ezagutzera eman zuen Gipuzkoako negoziaketa mahaia deituko zuela, KPIaren araberako igoera onartzeko. Jauregiren ustez, “greba ez egin edo Zinemaldia bakean uzteko besterik ez da. Ez dugu aurrerapausorik izatea espero”. Eskaera horrez gain, «bereziki onak ez diren» ostalaritzako langileen baldintzak hobetzea nahi dute: atsedenerako bi egun jarraian izatea, gauaz lan egiten dutenek soldata plusa jasotzea eta jangeletako langileen ratioak zehaztea. Hauetako batzuk nagusien elkartearekin eztabaidatu dituzte, baina beste batzuk ez dituzte ikusi nahi ere. Jaso duten proposamena azken 20 urtetako txarrena dela eta sektoreak egun bizi duen egoerarekin bat ez doala salatu dute.
Ostiraleko lan uzteak erantzun “ona” izatea espero badute ere, oraindik ez dakite zenbateko jarraipena izango duen grebak. “Egunotan batzarrak egin eta komiteak atxikitzen ari dira, ikastetxe batzuk ere. Espero dugu langileek greba egitea eta patronala mugitzea, jarrera honekin gatazka baino ez baitugu izango”. Ateak ixteaz gain, elkarretaratzeak eta manifestazioa deitu dituzte ostiral goizerako.